UNEDen unibertsitate ikasketa eskaintza osoa gaur, astelehena, dira aurkeztekoak Donostian, Koldo Mitxelenan, Bergarako ikastetxeko Juanjo Alvarez eta Vicente Huitzi arduradunak. Gurean, Bergarako plazan duten egoitzan lor daiteke informazio hori; bestela, **943 76 90 33** telefonoan edo www.uned.es/ca-bergara webgunean.
Hogeita hamar ikasketa
Iaz eskaini zituen Bergarako UNEDek Enpresa-Zientzien Diplomatura ikasketak lehenengo aldiz, baina datorren ikasturtean izango da ikasketa horiek osorik egiteko aukera. Horrez gain, 30 unibertsitate ikasketatik gora eskainiko ditu.
UNEDen gainerako eskaintza honakoek osatuko dute datorren ikasturtean: Doktoretza ikastaroak, 25 urtetik gorakoendako Unibertsitatera sartzeko ikasketak, Udako ikastaroak, Hizkuntzen Urrutiko Unibertsitate Zentroa –euskara, ingelesa, alemana eta frantsesa ikas daiteke–, masterrak, graduondoko ikastaroak, praktika juridiko ikastaroa, etxez etxeko laguntzaile diploma, liburutegi laguntzaile eskola, idazle eskola, nazioarteko merkatariza zuzenbideko egitarau modularra, psikomotrizitate eskola, hezkuntza ireki programako ehun ikastaro… eta, oro har, formakuntza iraunkorra eta norbera birtziklatzeko programa garrantzitsua.