1.200 zapi egin dituzte jaietarako eta egubakoitz eta zapatuan egongo dira salgai San Martin plazan 3 euroren truke.
Zapiarekin batera urtero pegatinak ere ateratzen ditu Jardunek, euskararen aldeko leloa dutenak, jendearen sentsibilizazio eta motibazioa bilatzeko. Aurten, pegatina berri bat atera ordez, Jardunek 20 urte bete dituenez, urte guzti hauetan ateratako pegatina desberdinak kaleratuko ditugu.