Eneko Ibañez da jaietako zapiko irudiaren irabazlea

Monika Belastegi Aranzabal 2010eko maiatzaren 17a

1.200 zapi atera ditu Jardunek eta salgai jarriko ditu egubakoitz eta zapatuan

Eneko Ibañez gazte gasteiztarra izan da Jardun euskara elkarteak Pazkoetako zapiko irudia eta leloa aukeratzeko antolatzen duen lehiaketaren irabazlea. Guztira 14 lan aurkeztu dira
Gasteiztarraren irudian dantzan diharduen bikotea ageri da eta leloa ere bat dator horrekin. Hala dio: Berara dantzan euskararekin plazan. Ibañezek 60 euro jasoko ditu sari moduan.
1.200 zapi jarriko dituzte salgai jaietako egubakoitz eta zapatuan, 3 euroren truke, San Martin plazan. Bestalde, leloarekin ateratzen duten pegatinari dagokionez, berria atera ordez, aurreko urteetakoak errepikatuko diuzte, elkarteak 20 urte egiten dituela-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak