Brasilen ezagutu zuten elkar Enekok eta Miyukik. Enekok -argazkilaria eta lehen hezkuntzako irakaslea-, lau urte zeramatzan bizikletaz bakarka munduari bira ematen.Miyukik -telekomunikazioetako ingeniaria-, dena alde batera uztea erabaki zuen eta elkarrekin itzuli ziren Euskal Herrira. Bi urteren buruan proiektu berri bat zuten eskuartean: "Mundua Hurbilduz".
Bidaiko argazki eta bideoen hautaketa batekin osatutako ikus-entzunezkoa tandemean muturreko lekuetan bidaiatuz bizitutako abenturen erakusle da: Patagonia haizetsu eta hotza, Brasilgo hondartza bakartiak, Amazonia oihan hezea… Eta arreta berezia eskaintzen die kultura eta errealitate sozial ezberdinetako jendeekin eduki dituzten harremanei.