Arazo fisikoren bat izan bazuten ere, azkenean Aitzol Ena eta Maite Lazkano izan ziren atzo garaile XXV. Moises Azpiazu txapelketan. Bigarren postuan Hernaniko Xabier Segura eta Lierni Martiarena kokatu ziren, eta hirugarren, Lezo eta Pasaiatik etorritako Iker Sanz eta Idoia Besada. Azken hauek, hirugarren posturako berdinketa husteko, berriz ere dantza egin behar izan zuten Amaia Bolinaga eta Aritz Arrillaga bergararren aurka. Moises Azpiazuren senideek bikote bergarar onenari ematen dion saria ere Aitzol Ena eta Maite Lazkanorentzat izan zen.