Hueskan Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak jakinarazi zuen Maria Jesus P.E., 49 urteko mendizale bergararra, zela atzo eguerdian mendi istripuan hildako mendizalea.
Eguerdi inguruan jakinarazi zuen Aragoiko 112 SOS zerbitzuak bergararrak izandako istripua. Aisako Enbutua izeneko parajean gertatu zitzaion, Llena de la Garganta eta Llena del Bozo tontorren artean. Harri handi bat buru gainera erori zitzaion.
Jakako Guardia Zibila, UHEL 41 helikopteroa eta 061eko mediku bat hara joan ziren, eta medikuak egiaztatu zuen emakumea hilda zegoela, seguruenik, buruan jasotako kolpe handiarengatik.
Helikopteroak Jakako Ospitalera eraman zuen gorpua.