Elurra txakurtegia abuztuko oporretan beteta

Arritxu Barruso 2007ko abuztuaren 23a

Euren jabeak oporretara joanak dira eta esan liteke txakurrendako udaleku batera bidali dituztela bien bitartean. Txakurtegi izena duen arren, baina, badago katu eta bestelako animaliendako lekurik Bergarako Elurra txakurtegian.

Axenek 100 txakurretik gora dauzka orain bertan bere txakurtegian. Urteko sasoirik onena da abuztua berarentzat baina lan ere gogoz egin behar izaten du txakur horiek guztiak paseatzera ateratzeko eta garbitzeko.

Badirudi Axenek ere igarri duela gaur egun oso jende gutxik dituela hilabete osoko oporrak. Txakurren egonaldia gehienetan 15 egunetakoa izaten dela azaldu digu.

Kalean utzitako txakurrak ere jasotzen dituzte Elurra txakurtegian. Hedabideetan egindako kanpainek ordea oraindik ere ez dute lortu uda partean abandonatutako txakurren kopurua jaistea. Elurra txakurtegian esaterako sekula izan duten kale-txakur kopuru handiena daukate orain.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak