Elosu auzoko Otaba jaiak aste bukaeran ospatuko dira

Maider Arregi 2008ko mai. 21a, 17:15
Zapatuan, maiatzaren 24an hasiko dira Elosu auzoko "Otaba" jaiak. Astelehenera, maiatzaren 26ra bitartean, ekintza ugari izango da bertan. Hona hemen prestatutako egitarau zabala.

Maiatzak 24, zapatua

  • 17:00etan Etxafuegoak eta kanpai jotzea.
  • 19:00etan Kojuen karreria (kanposantutik eliza aldera). Saria: Txakolin botila eta azeituna paketea.
  • 20:00 Trikipoteoa
  • 22:30ean Erromeria, Laja II eta Narbaizarekin.

Baratxuri zopa goizaldean

Maiatzak 25, domeka

  • 12:00ean Meza nagusia On Juan Kruz eta On Paolo Sopranikin
  • 12:30ean Pilota partiduak (Gazteak eta auzokoak barruzka).
  • 14:00etan Sari banaketa, jarraian trikipoteoa Lutxurdiorekin. Saria: Urdaiazpikoa, 2 ardo botila eta gazta.
  • 13:00etan Triki-bertso poteoa.
  • 14:30ean Bertso bazkaria "Elizpeko sagardotegian".
  • 16:00etatik 18:00etara puzgarriak.
  • 18:00etan Herri kirolak: Larretxea/Nazabal eta Goenatxo II/Elosukorta.
  • 20:00etan Trikipoteoa

Maiatzak 26, astelehena

(Otaba txiki)

  • 13:00etan Auzoko hildakoen aldeko meza
  • 14:30ean Auzo bazkaria. Jarraian Laja eta Lutxurdiorekin "dultzemeneoa".
  • 18:00etan Ume nagusiendako jolasak
  • 20:30ean Auzo afaria, ondoren "dultzemeneoa"

Goizeko 3:00ak aldera baratxuri zopa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak