Elkartasun jaia egingo du Mariaren Lagundiak 17an

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko mai. 10a, 19:54

Mariaren Lagundia ikastolak elkartasun jaia egingo du hilaren 17an Jamen, 18:30ean. 2008an ikastetxe bat zabaldu nahi dute Kongoko Errepublika Demokratikoan, eta proiektu horretarako dirua batzea da jaialdiaren helburua: Mobokoli proiektua indartzea.
 
Jaialdi afrikarra
Jaialdia Jam aretoan egingo dute eta Afrikako produktuen salmenta puntu bat ere egongo da. Horrez gain, "ikasleen bertsoak, kantuak, dantza afrikarrak, antzerkia eta ikastolako irakasle eta langileek egindako ikuskizun bat egongo dira", azaldu du Ana Carpinterok, FISCeko arduradunak. Elkartasun jai horrekin batera, kultur astea ere egingo dute, urte guztian zehar egin duten elkartasun ibilbideari amaiera emanez. "Munduko herrialde ezberdinak aztertu ditugu eta umeen eskubideekin bat datozen baloreak landu ditugu guztietan", dio Ana Aramendik, elkartasun proiektuen zuzendariak.
 
Maiatzaren 17ko jaialdiaren helburua izango da Kongoko ikastetxea egiteko dirua batzea. "Haur eta Lehen hezkuntzako 1.400 umeendako ikastetxea eraikiko dugu; lursailak erosita daude eta lehen harriak jarrita", argitu du Gotzon Iparragirrek, Mariaren Lagundiko zuzendariak. Helduen sarrerak 3 euro balioko du eta umeenak, euro bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak