Elbarriendako aparkalekuei erabilera egokia emateko arautegia onartu du Udalak

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko eka. 8a, 18:22


Elbarrituendako aparkalekuei erabilera egokia emateko arautegia onartu du Udalak, osoko bilkuran, aho batez. Hala, araudi hori aintzat hartuz hainbat aldaketa egin dizkiote araututako aparkalekuen Udal ordenantzari.
Nagusiki bi dira jasotako aldaketak: aparkaleku publikoaren gainekoa eta elbarrituen txartelari dagokiona.

Aparkaleku publikoa

Ibargaraiko aparkaleku publikoan elbarrituendako gordeta dauden guneetako ordutegia izango da 09:00-21:00, eta gehienez lau orduz laga ahal izango da autoa. Denbora hori pasa ondoren, ibilgailua tokiz mugitu beharko da.
21:00-09:00 artean, guneok ez dute elbarrituendako gordetako izaera izango; edonork aparkatu ahal izango du, epe mugarik gabe.
elbarrituendako txartela
Arau-hauste kontsideratuko da "elbarritua ez den pertsona edo elbarrituen txartelaren titularra ez den pertsona garraiatu edo eramateko erabiltzen denean. Trafikoko arau-hauste moduan hartuko da eta legez ezarritako prozedura bidez zigortuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak