ELAk elkarretaratzea egin du AHTren kontra

Txomin Madina Milikua 2008ko eka. 27a, 16:30
'Tren soziala bai, AHTrik ez!' lemapean, informazio eskuorriak banatu dituzte herritarren artean.

Udaletxe aurrean bildu diren ELAko ordezkariek adierazi dutenez, eurak hasieratik azaldu dira tren sozialaren alde. Azaldu dute uste dutela egun errepideetan dagoen arazoari irtenbidea emango zaiola tren sozialari esker, eta herritar guztiei eskaintzen zaien zerbitzu bat izan daitekeela.

Era berean, esan dute AHT egitea garestia eta ingurumenarekiko kaltegarria izango dela. Geltokiak hiriburutan bakarrik egongo direla azaldu dute eta gainera, ez dagoela ziurtatuta benetan errepideetako trafikoa arinduko duen, Gobernuak ez baitu zehaztu zein merkantzia mota garraiatuko dituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak