Egingo dituzten berrikuntzak
Proiektuaren aurrekontua 698.000 euro izango da, eta horren barruan sartzen da bi urteko garantia eta mantentze-lan orokorrak. 90x52 metroko zelaia egingo dute. Bertan, 11nako futbolean jokatzeko marrak margotuko dituzte, eta baita zazpinako futbolean jokatzeko bi zelaien marrak ere. Zelai artifizialaz gain, futbol zelaia inguratzen duen hesia ere aldatuko dute. Horrekin batera, zelaia argiztatuko duten lau kale-argi ere jarriko dituzte. Aldagelei dagokienez, oraindik ez da aldagelarik jarriko, nahiz eta urtea amaitu aurretik diru kantitate bat emango den horretarako. Dena den, behin-behineko aldagelak ipini nahi dira, sei, eta beste bi epaileendako. Proiektua aztertzen ari dira, eta horrelako aldagelak dituzten beste herri batzuk ikustera joango dira udal ordezkariak.