Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pasa den irailaren 11n, 15 urtetan zehar San Pedro parrokian eta Antzuolako parrokian abade izan diren Rafael eta Fidel Eizagirre anai zarauztarrei agur afari-merienda egin zieten Pertxa elkartean, 15 urtetan zehar katekista lanetan jardun duten emakumeek; guztira 30 bat katekista egon ziren agurrean. Datorren zapatuan egingo diete agur meza Eizagirre anaiei. 1993an etorri ziren abade moduan Bergarara, baina lau urte pasa ondoren Rafael Antzuolako parrokiara joan zen gaur arte. Urritik aurrera, Rafa Eizagirre Getariako parroko berria izango da eta Fidel anaia, Zarauzkoa..