Eibarko udalak, Astelena pilotalekuaren %60a erosteak ez dio Aspek Bergarako udalarekin sinatutako hitzarmenari eragingo.

Txomin Madina Milikua 2007ko api. 13a, 19:38
2007rako ere berriztu zuten hitzarmena Bergarako udalak eta Aspek, eta kezka da Astelenara bueltatuz gero, zer gertatuko den akordio horrekin.

3 milioi euro ordaindu dizkio Eibarko udalak Astelena pilotalekuaren %60aren jabe den Gaztañazatorre sendiari. Aspe pilota enpresaren jabe den Bidarte familiarena da gainerako %40a, beraz, oraindik ezer ofizialik sinatu ez arren, Eibarko udalaren eta Asperen arteko akordioa ia ziurra da. Alkatearen nahia da, apirilean bertan lehen jaialdia jokatzea, ahal bada, eskuz banakako txapelketa finalerdiren bat.

Gaztañazatorre eta Asperen arteko desadostasun baten ondorioz, 2005ko martxoren 31an jokatu zen bertan azken partida Astelenan. Orduz geroztik, Bergarako udal pilotalekuan antolatu ditu jaialdiak Aspek, Bergarako udalarekin sinatutako hitzarmen bati esker. 2007rako ere sinatu zuten hitzarmena

Aspe enpresako Patxi Mutiloa gerentearekin harremanetan jarrita, esan digu oraindik Eibarko udalarekin ez dutela ezer sinatu, eta euren asmoa dela Bergarako udal pilotalekuari buruzko hitzarmena errespetatzea. Momentuz behintzat, Bergarako pilotalekuarekiko egoera ez dela aldatuko ziurtatu digu Mutiloak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak