Hain zuzen, hori, Eibarkoa izan da talde irabazlea: Blues Willis. Laukotea da eta izenak dioen bezala blues doinuekin erakutsi zuten euren maisutasuna. Jeff Becken abesti bat eta eurek konposatutako beste bat jo zuten.
Sari nagusiaz gain, ikusleek ere talde bat saritzeko aukera izan zuten boto bitartez. Kasu honetan Ermuko Taber taldea izan zen txapelduna. Pop taldea da Taber eta Sugan eta Kauta taldeen abesti bana jo zituzten domekan Zabalotegi aretoan. Parte hartzeaz gain, ikuslez ere bete zen aretoa; hortaz, arrakastaz hitz egin daiteke.