Eibarko Armeria Eskolaren proiektu teknologikoen lehiaketan bigarren saria Bergarara

Arritxu Barruso 2008ko eka. 23a, 13:52

Mariaren Lagundia ikastolako DBHko 16 urteko ikasle talde batek bigarren saria jaso du Eibarko Armeria Eskolak antolatutako VII. proiektu teknologikoen lehiaketan. Lander Egaña, Ander Telleria, Unai Sanchez, Julen Otaegi eta Aitzol Gandiaga dira saria jaso duten ikasleak; Proiektua bideratu duen irakaslea, berriz, Ekaitz Azula.

Saria izan da 450 euro ikasleendako, ordenagailu eramangarri bat ikastolarako eta diploma bat proiektua gidatu duen irakaslearendako.
Formula 1 autoa egin dute. Auto hori, zerbait ukitzen duenean edota oztoporen baten aurrean, bakarrik bira eman eta beste leku batera joaten da. Autoa diseinatzeko erabili dituzte motor bi, errele bi, kapazitate desberdineko kondentsadore bi, ibiltarte bukaera eta beste hainbat material.

Eskola orduetatik kanpo

Proiektu hau ikastolako orduetatik kanpo eginiko lana izan da. Edozein proiektu aurkeztu zitekeen lehiaketara, baina DBHko ikasleak bakarrik eta DBHn ikasitako baliabideekin beti ere. Debagoiena, Debabarrena, Durangaldea, Lea Artibai eta Urola Erdialdeko ikasleek hartu dute parte lehiaketan.
Lehiaketaren helburua da DBHn prestakuntza teknologikoa indartzea, taldeko lana eta ahalmen sortzailea bultzatzea, eta ekintzailearen irudia sustatzea. Zortzi lan aurkeztu dira lehiaketara eta Eibarko La Salle Azitaingo taldea izan da irabazlea. Mariaren Lagundiakoak lehen aldiz aurkeztu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak