Ehunka lagun bizikletan, Jose Luis Elkororen alde

Iker Barandiaran 2010ko uzt. 3a, 13:48
Egubakoitz iluntzean ehunka bergarar bizikleta gainera igo eta elefantea gidari zutela, Bergaran zehar ibilaldia egin zuten Jose Luis Elkoro askatzea eskatzeko.

Gero eta ekimen eta eragile gehiago batzen dabiltza Bergarako alkate izandako Jose Luis Elkoro askatzea eskatzeko. Honakoan Lokatza txirrindulari elkartekoek bizikleta martxa antolatu zuten eta herritar ugarik esku hartu zuten: helduek, umeek, gaztetxoek...

Plataformako kideak pozik zeuden ekimenak izandako harrerarekin; eta epe laburrean bestelako ekintzak egingo dituztela aurreratu zuten.

UNED-ek atxikimendua, plataformari

Bestalde, UNEDeko arduradunek gugana jo dute jakinarazteko plataformako helburuekin bat egiten dutela; eta era berean aldarrikatu nahi dute Jose Luis Elkoro ezinbestekoa izan zela UNED 1976an Bergaran eratzerakoan. "Elkorok berak lortu zuen erakundeen babesa eta baita enpresen laguntza ere. Berak asko borrokatu zuen unibersitate bat ibarrera ekartzeko", azpimarratu dute UNEDeko arduradunek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak