Batzuk aipatzearren: Imanol Bolinaga, Bergarako alkate ohi eta EAJko
senataria izandakoa Madrilen; Agurne Barruso, Bergarako alkatea (ANV);
Jose Luis Elkoro, alkate ohia; Pello Garitano, Lokatza ziklismo
eskolakoa; Jokin Etxaniz eta Jose Mari Zezeaga, pilotariak; Aitor
Zabaleta auto gidaria; Unai Azkarate, Kilometroak 07ko
koordinatzailea...
Batutakoen izenean mezu bat irakurri zuten sei lagunek.
- Imanol Bolinaga, Bergarako alkate ohia.
- Unai Azkarate, Kilometroak 07ko koordinatzailea.
- Onintza Egaña, Aranzadi ikastolako irakaslea.
- Pello Garitano, Lokatza ziklismo eskolakoa.
- Tatiana Mahecha, Aranzai ikastolako ikaslea.
- Duni Olabarria, Pol-Pol tabernakoa.
Irakurri zuten testua
Argi daukagu!Kilometroak jaia, Gipuzkoako ikastolen jaia ez ezik, Euskal Herriko ikastolen jaia, euskararen jaia eta euskaltzaleen jaia ere bada. Argi daukagu!
Gaur egun, oraindik ere, beharrezkoak dira ikastolen eta euskararen aldeko jaiak. Arrazoi askorengatik, arrazoi ekonomikoengatik ere bai.
Ohore bat da bergararrontzat aurtengo Kilometroak jaia gure herrian antolatzea. Ardura ere bada, erantzukizun handia, baina badakigu denon laguntzarekin jai ederra antolatu eta ospatuko dugula.
Gure esku daukagu geroko giltza. Oinetan garraioa, ahoan hitza; elkarlangintza. Hori da arrazoia eta baldintza.
Ikastolak hobetzeko, euskara bultzatzeko, elkarlanean eta errespetuan lan egin eta ospatzeko, Aranzadi ikastolari laguntzeko…,
Horretarako, horregatik, eta Bergarak asko daukalako erakusteko, gonbidatu nahi zaituztegu euskal herritar guztiak, euskaltzale guztiak, gurekin ospatzera, disfrutatzera. Urriaren 7an denok Bergarara!
Geroaren distira. Aurrera begira. Argi daukagu! Argi da!
Eskerrik asko.
Bergarako herritarrak.