Herritar talde batek EAEren legez kanporatzearen aurkako manifestazioa egin du zapatu eguerdian Bergaran. "Salbuespen egoerari stop" zioen pankartaren atzean, 150 bat herritar batu dira, Agurne Barruso alkatea tartean.
Bukaeran testu bat irakurri zuten manifestariek: "Bergaran boto gehien jaso zituen alderdia lan instituzional eta politikorako eskubide gabe utzi dute". Euskal preso politikoak eta iheslariak ere izan zituzten gogoan eta Euskal Herri aske baten alde borrokan jarraitzeko deia egin zuten. "Egoera honen guztiaren aurrean gure konpromisoa berretsi nahi dugu Euskal Herriaren alde lanean jarraituz, errepresioa salatuz eta iheslariei elkartasuna emanez".