Mendekoste jaiak: Koadrilen Eguna gaur, astelehena

Tenperatura altuak eta kaleko giroa izan dira Pazko jaietako lehen txanpako ezaugarri nagusiak. Gaur, Koadrilen Eguna, egun handia da Bergaran.

Festa giroan eta aparteko ezuste barik ospatu dituzte Bergaran aste bukaerarako iragarrita zituzten 44 ekitaldiak. Guztiak burutu direla konfirmatu digu kultura zinegotzi Enara Minguezek. Eguraldia lagun izan dute bergararrek, zenbait unetan larregiko beroa ere bai, eta horrek jendea kalean festa egitera animatu du. Hiru egunotan umore onez eta festarako gogoz ikusi ditugu bergararrak.

Parte-hartze handia

San Martin plazan, txosnagunean edo Matxiategin, jende andana ibili da kalean eta ekitaldi gehienek herritarren erantzuna izan dute, parte-hartzaile moduan dela edo ikusle gisa. Eguraldiak asko lagun du horretan, baita gertatutako eskaintza zabalak ere. Adin guztietako jendea ikusi dugu kalean, eta berandura arte luzatu dira kalean.

Ekitaldi jendetsuak

Jende mugimendu gehien izan duten ekitaldien artean bat baino gehiago nabarmendu daitezke; Bitorianatxoren jaitsiera, musika bandaren kontzertuak, han eta hemen antolatutako bestelako kontzertuak, plastika lehiaketa, kalejirak, errekortadore ikuskizunak, umeen jolasak, dantza askatuko lehiaketa...

Aurtengo berrikuntzen artean, berriz, esan beharra dago hamar izan direla goitibehera lehiaketan parte hartu duten taldeak. Domekan lehenengo aldiz egindako baltsa jaitsieran hiru koadrilak hartu zuten parte.

Egitaraua

Astelehena, 24, Koadrilen Eguna

11:30 Koadrilen arteko HERRI KIROLEN TXAPELKETA. Zezen-plazan izango da txapelketa, Xapre eta Zarra trikitilariek eta Incansables txarangak alaituta.
12:30 DANTZALDIA Fabulosa orkestrarekin, Espoloian.
14:30 HERRI BAZKARIA. San Martin plazan izango da. Gero eta jende gehiago joaten da bazkari horretara eta aurten 750 txartel ipini dituzte salgai, iaz baino 200 gehiago. Euria egiten badu, Labegaraietako kiroldegian izango da bazkaria. Incansables txarangak ipiniko du musika. Segidan, koadrilen arteko jolasak izango dira, eta karaokea ere,
DJ Angierekin.
18:30 ERREKORTADOREEN ESKOLA IBILTARIA. Zezentxoekin, zaleendako. Zezen-plazan.
19:00 KALEJIRA Incansables txarangarekin  San Martin plazatik hasita.
19:00 KONTZERTUAK
Extorsion eta Xero Xete taldeak. Txosnagunean.
19:30 BERGARA HIRIA PILOTA FINALAK. Maila handiko partidua ikusteko aukera dute zaleek: Irujo eta Laskurain, Titin eta Pascualen aurka. Pilotalekuan.
20:00 ERROMERIA. Erdizka Lauetan taldearekin. San Martin plazan.
22:30 KONTZERTUAK. Latz eta Inger, lehenengo; Fiachras gero; eta, bukatzeko, Des-kontrol.
23:00 CAMP DANTZALDIA. Fabulosa taldearekin, Espoloian.
23:00 DANTZALDIA. Amaiur taldearekin. San Martin plazan.
05:00 KARAOKEA. Txosnagunean Karaokea, eta kulero eta galtzontzilo lasterketa.

Martitzena, 25 Nagusien eta  Umeen Eguna

09:00 BIGANTXAK Zezen-plazan.
11:00 UMEENDAKO JOLASPARKEA.
Ipintza II-ko patioan, 11:00etatik 14:00etara. Auto txikiak, zezen mugikorrak, goming…
12:00 HERRI KIROLEN ERAKUSTALDIA. San Martin plazan. Honako partaideekin: Ioritz Gisasola (Zelai III.a) eta Jon Gisasola (Zelai IV.a) eta Hodei Ezpeleta aizkolariak; eta Joseba Ostolatza, Ureta eta Idoia Etxeberria harri-jasotzaileak. Aurkezlea da Ernesto Ezpeleta, Bihurri.
12:30 MUSIKA. Duo Plaentxi taldearen emanaldia. Domingo Irala kalean, 12:30etik 14:00etara.
16:30 UMEENDAKO JOLASPARKEA. Ipintza II-ko patioan, 16:30etik 19:30era.
17:00 PILOTA. Eskuz banakako profesional mailako pilota partidua,
Udal pilotalekuan.
18:30 ERREKORTADORE ESKOLA.
Zezentxoekin ikuskizuna. Zezen-plazan. Incansables txarangak alaituta.
18:30 Debagoieneko V. JARDUNALDI GASTRONOMIKOEN AURKEZPENA. San Martin plazan.
18:30 PINTXO ETA ARGAZKI LEHIAKETAK. Txosnagunean.
19:30 UMEENDAKO KARAOKEA. Txatxilipurdi elkarteak antolatuta. 19:30etik 21:00etara.
20:00 LEHIAKETATAKO SARI BANAKETA. Txosnagunean.
22:30 DJ FESTA.
DJ Oihan Vegak ipiniko du musika. Emanaldia, gauerdira arte. San Martin plazan.
00:00 BITORIANATXOREN IGOERA. Jaiak bukatzeko. Incansables txarangak musika ipiniko du. San Martin plazan.
00:30 DJ FESTA. DJ Oihan Vegaren eskutik. San Martin plazan, 00:30etik 02:00etara.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.