Eguneko zentroa egokitzeko lanak asteon hasiko ditu Aldundiak

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko urr. 5a, 13:41
Boni Laskurainen dagoen eguneko zentroa handitu eta egokitzeko lanak asteon hasiko direla aurreratu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako departamendutik.

Azaldu dutenez, abuztuaren 25ean esleitu zizkioten lanok Goitu enpresari 263.542 eurotan eta Segurtasun Plana ere onartuta dagoela aurreratu dute Aldundiko iturriek.
Nabarmen aldatuko da eguneko zentroa, batik bat, espazioari dagokionez: 10 erabiltzailerendako lekua izatetik 25endako lekua izatera pasatuko da. Hain justu, espazioa irabaztea da lanok egitearen arrazoia, izan ere, eskariak gora egin du eta oraingo egoitzak ez zituen beharrak asetzen.
Lanak bukatuta egongo dira datorren urteko urtarril edo otsailean. Bien bitartean erabiltzaileak Antzuolako eguneko zentrora eroango dituzte. Hain justu, badira hilabete batzuk hara eroaten dituztena.    
Eguneko zentroaz gain, Boni Laskuraingo eraikinean egoitza du San Joxepe erretiratuen elkarteak. Eguneko zentroa handitzearekin batera, espazioa galdu egingo dute erretiratuek. Hala, Udalak berrantolatu egingo du  erretiratuendako eremu hori. Lanok egingo dira eguneko zentrokoekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak