Eguneko giro dotoreak indartu ditu aurten jaiak, gauaren baimenarekin. ARGAZKIAK

Usoa Agirre 2009ko ekainaren 1a

Egotz dakioke eguraldi bikainari, egitarau zabalari edota herritarren gogoei baina, orokorrean, gogotsu hartu dituzte Pazkoak bergararrek: jendeak ekitaldietan egon eta parte hartu du. Gaur eta bihar ere, oraindik festak jarraituko du Bergaran. Hemen duzue egitaraua:

Aste bukaeran, giro ederra

Klasikoek ez dute hutsik egin. Esaterako, errekortadoreen ikuskizunak zezen plaza bete zuen eta domekan, aperitiboa hartzen, Espoloian ez zen terrazetan lekurik geratzen bandaren kontzertuaz gozatzeko. Egitarau zabal eta ondo banatuaren proposamenetako bi besterik ez dira horiek. Tokian-tokian makina bat ekitaldi egon dira, eta tartean txarangak, jai giroari atseden une bat bere ere laga barik.

Giroan murgilduta bergararrak, eta jaietako zapia lepo inguruan dotoreziaz jantzita. Bergararrek badute-eta berezkoa elegante joate hori baina, ikusi denez, festa ordurako aitzakia ez dena. Krisia ere ez da aitzakia izan, domekan barrakak lepo zeuden-eta, esate baterako. Alkatea ere jai giroan sarturik eta herritarren erantzunarekin pozik dago. Zoriondu gura izan ditu bergarrak aurten ere, iaz moduan, jaia piztu delako. Horren froga, gainera, gaur bertan ikusiko da, 500 lagunek bazkalduko dute-eta herriko plazan, herri bazkarian. Bixamona, damu eta akordu onak eguaztenean etorriko dira. Gaur, jarrai dezala jaiak!

Astelehen eta martitzeneko egitaraua

Udalaren egitaraua

1, astelehena
11:00 Zaldiak 5 eta 12 urte bitartekoendako Seminarioko zezen-plazan
11:30 Herri kirolak Bergarako koadrileen artekoak Iralan
14:30 Herri bazkaria San Martin plazan. Ondoren koadrilen arteko jolasak eta karaokea DJ Angierekin
18:30 Errekortadore eskola ibiltaria zezentxoekin
19:30 Bergara Hiria pelota partidetako finalak udal pilotalekuan
23:00 Erromeria Ze Esatek!
eta Trikizio taldeekin San Martin plazan
23:00 Camp dantzaldia Tarantella taldearekin
Espoloian

2, martitzena
09:00 Bigantxak zezen plazan
11:00 Haurrentzako jolasparkea
12:00 Herri kirolen erakustaldia San Martin plazan
12:30 Bilbainadak Irrintzi taldearekin
17:00 Pilotari profesionalen pilota jaialdia
18:00 Errekortadore eskola
18:00 Apar jaia Muniben
19:30 Karaokea Txatxilipurdirekin eta DJ Festa Gazteako Oihan Vegarekin
24:00 Bitorianatxoren igoera
00:30 DJ Festa Gazteako Oihan Vegarekin

Txosnetako egitaraua

1, astelehena
18:00 Manifestazioa: AHT ez!
20:00 Antzerkia: AHT-aren izenean, amen!
22:30 Kontzertua: Fiachras eta Lobo Electrico
03:00 DJ Elvis Caino

2, martitzena
19:30 Patata tortilla lehiaketa eta azken afaria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak