Egun haizetsuetan itxi egingo dituzte herriko parkeak segurtasuna bermatzeko

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko mar. 2a, 17:25
Usondo, Errotalde, Errekalde eta Arrizuriaga parkeak itxiko dituzte. Horrez gain, zuhaitzei azterketa fitosanitarioa egitekoak ere badira.

Udalak erabaki du herriko lau parkeak ixtea haize handia egiten duenean. Lorezainen arduradun Arkaitz Tolosak azaldutakoaren arabera, herritarren segurtasuna bermatzeko asmoz hartu dute erabaki hori, "arrisku potentziala dago-eta". 
Usondo, Errotalde, Errekalde eta Arrizuriaga parkeak dira itxiko dituztenak. Gainera, ondo seinaleztatuta egongo direla gehitu du lorezain buruak.

Osasun azterketa

Herriko zuhaitzei azterketa fitosanitarioa egingo zaiela ere aurreratu du Arkaitz Tolosak: "Azterketa horrekin jakingo dugu osasuntsu dauden ala ez eta horren arabera hartu beharreko neurriak erabakiko ditugu".
Azterketaren emaitza dena delakoa izanda ere, haizea egiten duenean parkeak itxi egingo direla azpimarratu du Tolosak, "zuhaitza osasuntsu egon arren, arramak erori egin daitezkeelako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak