Eguerdiarekin batera, Bergaran kabidu ezinda

Ubane Madera 2010eko martxoaren 27a

Lotsati hasi da eguna, baina eguerdia iritsi orduko, bergararrek eta bisitariek herriko kaleak hartu dituzte Erramu Zapatuko azokan. Guztiak ere gustura asko, saltokiak kuxkuxeatu, taloa jan eta txikitxoenei animaliak erakusten. Horien artean, tradizionalak (idiak, behiak, oiloak, poniak…) zein exotikoak (kanguruak, zarigueiak, eta beste). Zer ikusia eta zer egina, beraz, aukeran eta soberan dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak