Eguenetik erabilgarri daude Angiozar eta Elorregiko pilotalekuak

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko ots. 16a, 11:16
Zabalotegikoak itxita jarraitzen du eta Udaletik diote arazoak konponbide zaila duela

Dagoeneko zabalik daude Angiozarko eta Elorregiko (San Prudentzio) udal pilotalekuak. Hain justu ere, eguena ezkero daude zabaldik, Udaleko Kirol Zerbitzutik jakinarazi dutenez.
Behin-behineko konponketak egin dizkiete bi pilotalekuei eta eguraldiak hobera egiten duenean erabat egokitzeko beharrezkoak diren konponketa sakonagoak egingo dizkietela aurreratu dute Udaleko Kirol Zerbitzutik.

angiozarko pilotalekua

Angiozarko pilotalekuari dagokionez, herdoilduta zegoen ubide bati zuloak tapatzeko beira-zuntza jarri eta pasta tratamendu berezia ematekoak ziren. Bada, dagoeneko egin dute hori, baina behin-behineko irtenbidea da.

elorregiko pilotalekua

Elorregiko pilotalekuaren kasuan, ubideak atondu egin dituztela aurreratu dute Kirol Zerbitzutik, baina egunotan egin duen haizete eta euriekin gauza askoz gehiagorik ezin izan dutela egin. Hala, eguraldia baretzen denean teilatua konpontzeko lanekin jarraituko dutela aurreratu dute.

zabalotegikoa, itxita

Zabalotegikoa da itxita jarraitzen duen bakarra eta, Kirol Zerbitzutik aurreratu dutenez: "Arazoak konponbide zaila dauka: itoginak konpondu egin ditugu, baina hezetasuna oso handia da. Gainera, paretetako batek ez du mintz iragazgaitzik, eta ondorioz, ura iragazi egiten da". Hori horrela, Zabalotegiko Udal Pilotalekuaren gaineko erabaki sendorik ez dute oraindik hartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak