Eguenean zabalduko dute udako kirol kastaroetarako izenematea

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko mai. 11a, 17:29

Haur eta gazteendako eta helduendako ikastaroak antolatu dituzte, guztira 22. Izenematea zabalik dago ekainaren 14ra arte.

Udaleko Kirol zerbitzuak Uda kanpaina abiarazi du eta iaz bezala, eskaintza bikoitza egin dute:  batetik, haur eta gazteendako –18 urtera arte– eta bestetik, helduendako –15 urtetik gorakoak– ikastaroak daude. Lehenengoen kasuan, bederatzi ikastaroren artean aukera dezakete eta nagusiek, 13 ikastaroren artean.

Ikastaroen epealdia da ekainaren 29tik uztailaren 24ra eta daude ikastaroak hil osokoak, eta hamabost egunekoak.

Askotariko ikastaroak

Askotariko ikastaroak daude aukeran, besteak beste: multi-jarduerak, tenisa, igeriketa, piraguismoa, irristaketa, skatea, batuka, funkya, brake dancea, pilathes, aerobatuka, aquaerobik, areto txirringa, igeri hobekuntza eta fitnessa.
Gehienak Agorrosinen izango dira tenisa, irristaketa, gazteendako multi-jarduerak, skatea eta beste bakarren bat izan ezik. Azken  horiek Labegaraietako kiroldegian izango dira.

Izenematea zabaltzear

Izenematea zabalduko dute eguenean, hilaren 14an, eta azkeneko eguna izango da ekainaren 14a, Agorrosinen. Informazio gehiago www.bergara.net helbidean.
Ikastaroetan nork parte hartuko duen zozketa bidez erabakiko dute ekainaren 18an.

Urpekaritza ikastaroa

Urpekaritza ikastaroa ere antolatu du Kirol zerbitzuak Gipuzkoako Urpekaritza Jardueren Federazioarekin elkarlanean eta eskuratu ahal izango da Izar bat deritzon lehenengo mailako urpekaritza titulua.

Ikastaro horrek bi atal izango ditu. Bata, teorikoa eta Agorrosinen izango da, maiatzaren 25etik 29ra. Bestea, praktikoa, eta Getarian, itsasoan, egingo diren murgilketetan oinarritzen da.

Izenematea da, maiatzaren 6tik 20ra, Agorrosinen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak