Eguenean egingo dute udala eratzeko osoko bilkura

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko uzt. 10a, 15:13
Iluntzean izango da, 19:00etan.

Udal berria eratzeko osoko bilkura uztailaren 12an, eguena, egingo dute udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 19:00etan. Puntu hauek eztabaidatuko dituzte, besteak beste:

  • Osoko bilkuren maiztasunari buruzko proposamena
  • Osoko bilkuraren konpetentziakoak diren organo kolegiatuetarak udalbatzaren ordezkariak izendatzeko proposamena
  • Alkateak hartutako erabakien berri ematea: alkateordeen izendapenak, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapenaren, bilera egunaren eta bileren maiztasunaren buruzkoak
  • Batzorde informatzaileetarako udal talde bakoitzak izendatutako zinegotzien berri ematea
  • Zinegotzi ez direnak udal talde politikoen ordezkaritzan batzorde informatzaile bileretan parte hartzeko proposamena
  • Udaleko udalkide batzuen liberalizazioaren proposamena
Puntu horiez gain, hauek ere izango dituzte mahai gainean, besteak beste: Udalaren akonfesionaltasuna; lanpostuen zerrendaren onarpena eta hainbat lanposturen balorazioaren onarpena; Larramendi industria eremuko Plan Partzialari behin betiko onarpena ematea eta 2006ko kontuak onartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak