Egubakoitzean bukatu zuten Kosta ala kosta udaleku ibiltaria

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko uzt. 20a, 13:27

Uztailaren 6an hasi eta egubakoitzean, hilaren 17an, bukatu zuten Bergarako zortzi gazteek zein Euskal Herriko beste 22k Kosta ala kosta udaleku ibiltaria. Araban hasi zuten ibilaldia, Ozaetan, eta lau hezitzailerekin batera egin dute honako ibilbidea: Ozaeta, Gatzaga, Matiena, Laida, Mundaka eta Bermeo. Asko ibili eta leku ezberdinak ezagutzearekin batera,  zenbait ekintza egiteko aukera ere izan dute: jolasak, eskalada, kanoan ibili... Udaleku ibiltari hori antolatzen dute lau euskara elkartek: Lasarteko Ttakunek, Durangoko Berbarok, Arrasateko Txatxilipurdik eta Bergarako Jardunek, eta bideratuta dago 14 eta 16 urte arteko gazteei.
Ondoko argazkiak Ozaetan atera zituzten, udalekua hasi berri. Talde argazkiarekin batera jolasean daudela ere atera zuten argazkia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak