Eguaztenean zabalduko dute Ibargarai kalean egin duten bulego berria

Jasone Zabala 2008ko urriaren 18a

Datorren eguaztenean, urriak 22, zabalduko dute Ibargarai kalean dagoen posta zerbitzurako bulego berria. Horrela Burdiñaten 18 urtetan zehar bezeroendako zabalik egon den bulegoa soilik bertako langileek erabiliko dute. Guztira, herrigunean zortzi posta banatzaile daude une honetan Bergaran, eta beste bost dira auzoetan ibiltzen direnak. Guzti horiek Burdiñateko bulegoan arituko dira, eta egunean banatu beharreko posta bertan batuko dute.

 

Lokal berria bezeroendako

Bezeroak, berriz, Ibargarai kaleko 17. zenbakiko etxebizitzako lokaletan zabalduko den bulego berrira joan beharko dute, posta botatzeko, jasotzeko, eta beste zereginetarako. Orain arte posta kutxatila Burdiñateko lokalean izan duenak, lokal berrira joan beharko du.

Laugarren kokalekua

Bergarako posta zerbitzuaren bulegoak hainbat kokaleku ezberdin izan ditu urteetan zehar. Lehenengo posta bulegoa herriko plazan egon zen –orain Kutxa  dagoen lekuan–. Ondoren Masterreka kalera eraman zuten – Pertxa elkartearen ondoan dagoen pasabidean– eta duela 18 urte inguru, Burdiñaten ipini zuten.
Bulego berriak izango duen ordutegia ondorengoa izango da: astelehenetik egubakoitzera, 08:30etik 14:30era, eta zapatuetan, berriz, 09:30etik 13:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak