Egitarau barrokoa prestatu dute Oberlinger organoaren aurkezpen kontzerturako

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko eka. 19a, 15:30
Martitzenean, San Juan bezperan egingo dute emanaldia 19:30ean Aitor Olea organistak eta Marije Ugalde sopranoak Santa Marinako sakristia zaharrean.


20 urte ditu eta 16 erregistro. Alemaniako organista batek saldu dio Bergarako San Pedro parrokiari eta datorren ikasturtean herrian martxan ipiniko dituzten organo eskoletarako erabiliko dute. San Pedro parrokiako organista Aitor Olea izango da eskola horietako irakaslea. Organoa jendaurrean aurkezteko kontzertua eskainiko du martitzenean Marije Ugalde musika eskolako zuzendariarekin batera. Organoa mekanikoa da, oso egokia Olearen esanetan emango zaion erabilpenerako.

     Bergarako musika eskolaren barruan emango dituzte organo eskola horiek. "Apostu garrantzitsua eta beharrezkoa" eskolako zuzendari Marije Ugalderen hitzetan. "Instrumento mordoa ditugu Bergaran eta organoa oso aberasgarria izango da besteak beste gainerako instrumentuekin batera emanaldiak egiteko".

Aurkezpen kontzertua

Oberlinger organoaren aurkezpen kontzerturako egitarau barrokoa prestatu dute Oleak eta Ugaldek. Organoa bera bakarrik eta ahotsarekin lagunduta entzun ahal izango da san juan bezperan, 19:30ean hasita egingo duten emanaldian.

Programa

Johann Caspar Ferdinand Fischer: Chaconne Fa M

Georg Friedrich Haendel: Dixit Dominus HWV 232 'Tecum principium' Aria

Johann Sebastian Bach: Magnificat BWV 243 'Quia respexit humiliatem'

                                 An Wasserflüssen Babylon BWV 653b

Georg Friedrich Haendel: Rinaldo HWV 7 'Lascia ch'io pianga...' Aria

Giovanni Morandi: Rondo con imitazione de' Campanelli Op.17

Georg Friedrich Haendel: Samson HWV 57 'Let the bright Seraphim' Aria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak