Egin dute herritarren foroa

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko mar. 1a, 17:32
Eguaztenean egin zuten Bergaran bakearen aldeko herritarren foroa. Zortzi herritarrek hartu zuten parte: lau emakumezko eta lau gizonezko. 27 eta 50 urte bitartekoak ziren zortziak.

Bergarako udaletxeko osoko bilkuren aretoan egin zuten herritarren foroa. Aitziber Blanco dinamizatzaileak gidatu zuen. Berak azaldu duen moduan, bi ordu iraun zuen batzarrak eta hiru parte izan zituen. Lehenengo zatian, galdera honi erantzun zion parte-hartzaile bakoitzak: egungo egoera honetan, zer ekimenek lagun dezakete bakeari beste aukera bat ematen? Kide bakoitzak hitz egin zuen bitartean, gainerakoak isilik egon ziren. Bigarren zatian, argibideak eskatu zizkioten elkarri eta hirugarrenean, besteek esandakotik interesgarriena iruditu zitzaiena esan zuen bakoitzak. Emandako iritzi denak, herritarren foroei buruzko txosten orokorrean sartuko dituzte.

Bergara Aurreraren galdera
Bestalde, Bergara Aurrerak salatu zuen asteleheneko osoko bilkuran foroan parte hartuko zuten herritarrak aukeratzeko bidea. Mikel Egurenek galdetu zion Victoriano Gallastegi alkateari ea zergatik ez zuen Bergara Aurrerako inor gonbidatu zinegotziak gonbidatu zituen bezala. Egurenek gogorarazi zion alkateari Bergarako udalak behin eta berriz esan duela apartheid politikoaren aurka dagoela baina kasu honetan argi erakutsi duela apartheid-a aplikatu duela, eurak baztertu dituztelako

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak