'Egileor' izango dute gogoan Elosuko Otaba jaietan

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko maiatzaren 23a

Asteburuan dira Otaba jaiak Elosun eta domekako bertso bazkarian omenaldi txiki bat egingo diote 'Egileor'i.

Jesus Alberdi Egileor izango dute gogoan Elosu auzoko Otaba jaietan. Hain zuzen ere, domekan, bertso bazkaria egingo dute elizpeko sagardotegian, eta tartetxo bat eskainiko diote Egileorri. Narbaiza eta Gorrotxategi bertsolariek eta Lutxurdio eta Aitziber trikitilariek girotuko dute bazkaria.

Elosuko Otaba jaiak zapatuan hasiko dituzte. Herrenen lasterketa eta erromeria egongo dira, besteak beste. Domekan, puzgarriak eta herri kirolak ere egongo dira bertso bazkariaz gain. Larretxea, Nazabal, Goenatxo II,ena eta Elosukorta etorriko dira. Jaiak bukatzeko, auzo afaria egingo dute astelehenean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak