Eckerle alemaniarra zapatuan San Pedron

Jasone Zabala 2008ko urriaren 9a

Organo zikloaren bigarren kontzertua zapatuan izango da San Pedro elizan 20:00etan. Bertan, Michael Eckerle organo- jotzaile alemaniar ezagunak eskainiko du kontzertua.

 

Eckerle, biografia

Eckerle-k (Pforzheim, 1964), 13 urterekin ikasi zuen organoa jotzen.  1985 eta 1990 urteen bitartean, eliza-musika eta pedagogia musikalaren ikasketak egin zituen Regensburg-eko unibertsitatean. 1989-90 ikasturtean, berriz, eliza-musika arloko sarbide-proba eta musika irakasle izateko estatu mailako azterketak gainditu zituen. Marshall eta Alexander bikote ezaguneko organo-jotzailea da. 23 disko grabatu ditu, horietako asko Alemanian.
Eckerle-k zapatuko kontzertuan zortzi lan eskainiko ditu, besteak beste, Jesus Guridiren Cancion y Danza izenekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak