EAE-ANV bederatzi batzorderen kargu egingo da eta Aralar, birena

Goiena 2007ko uzt. 23a, 19:45

Hauexek dira EAEren batzordeak: Ogasuna, Aitor Goitik; Gobenazioa eta Zerbitzuak eta Kultura, Gazteria eta Jaiak, Enara Minguezek; Obra eta Hirigintza eta Hezkuntza, Agurne Barrusok; Osasuna eta Gizarte gaiak, Roberto Martinezek; Baserria eta Auzoak eta Euskara, Maite Guridik eta Turismoa, Ondare Artistikoa eta Informatika, Mikel Elkoroberezibarrek. Eta Aralarrenak: Kirolak, Martin Etxeberriak eta Ingurumena, Mikel Etxanizek. Zinegotzi ez den pertsona bat ere joan daiteke batzorde informatzaileetara.

Bilkuren maiztasuna

Ohiko osoko bilkurak hileko azken astelehenetan egingo dira 19:30ean eta gobernu batzordea astelehen guztietan bilduko da, lehen bezala. Gobernu batzordean alkateak eta beste bost zinegotzik (Minguez, Goiti, Guridi, Etxeberria eta Etxaniz) izango dute botoa, baina udalbatzako zinegotzi guztiak daude gonbidatuta parte hartzera.

Udalaren ordezkariak

Bestalde, alkateordea eta Udalak beste erakunde batzuetan izango dituen ordezkarien onarpena ere onartu du udalbatza berriak: Debagoieneko Mankomunitatean izango dituen hiru ordezkariak: Agurne Barruso, Enara Minguez eta Iñigo Iñurrategi; Mendi nekazaritzan, Maite Guridi; Ur partzuergoan, Agurne Barruso; Euskaltegiko Fundazio publikoan, Maite Guridi eta Mikel Elkoroberezibar; Suradesan eta Debagoieneko Industrialdeko Administrazioa Kontseiluan,  Agurne Barruso eta Roberto Marinez eta Haurreskolako batzar nagusia, Agurne Barruso. "Erakunde bakoitzerako, gaiarekin lotura duten arduradunak izendatzen saiatu gara", argitu du alkateak.
Alkateordeen izendapenak ere egin dituzte: Minguez, Etxaniz, Goiti, Guridi eta Etxeberria.

Liberatutako karguen soldatak

"Soldatak jaisteko, hiru irizpide jarraitu ditu EAEk: liberatuek Udalean sartu aurretik zuten soldata erreferentzia moduan hartzea, aurreko agintaldiko soldatak jaistea eta bi liberatu egon arren, inoiz ez gainditzea aurrekoak zuen kostua", azaldu du alkateak.
Agintaldi berriran bi pertsona egongo dira liberatuta Udalean: Agurne Barruso eta Enara Minguez. Agurne Barruso alkatearen soldata gordina urteko da 35.631,54 euro (2.545,11 euroko 14 paga) eta Enara Minguezena 20.091,40 euro urtean (1.435,10 euroko 14 paga). Aurreko agintaldiko liberatu bakarraren (alkatea) soldata gordina urteko zen  62.189,46 euro (4.442,09 euroko 14 paga). Horrela, agintaldi berriko bi liberatuek 55.722,94 kobratuko dute urtero, aurrekoak baino gutxiago. Soldata eta gizarte segurantzako gastuak izango dira: 73.777 euro, bi lagunena; aurrekoarena, 73.838 euro. Datozen hiru urtetan, udaletxeko langileen igoera bera izango lukete liberatuek.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak