Driss Bensaidek esprintean irabazi zuen Soraluze-Bergara krosa

Mireia Bikuña 2007ko aza. 3a, 19:12
Harekin batera iritsi zen helmugara Aimad Bouziane. Bilbon bizi diren bi korrikalariek bosgarren kilometroan egin zuten ihes. Hala, lasterketaren bigarren erdian bien arteko lehia izan zen nagusi. Irabazleak 32:33ko denbora egin zuen Ibargarai kaleko helmugan. Guztira, 239 korrikalarik hartu dute irteera Antxintxika Triatloi Tadeak antolatutako Soraluze-Bergara krosaren hirugarren aldian.

Emakumeen lasterketari dagokionean, Maitane Txueka arbizuarra izan zen azkarrena Pilar Arriola elgoibartarrarekin lehia estua izan ondoren. Hasierako kilometroetan Pilar Arriolak  izan zen lasterketa burua; bada, Bergarako kaleetan sartuta, Maitanek aurrera egin zuen lasterketa irabazi arte.Poduimeko hirugarren tokira Cristina Rojas igo zen.

Debagoiendarrak

Halaber, Antxintxika Triatloi Taldeak antolatutako krosean Debagoieneko korrikalari askok hartu zuten parte. Imanol Molinero  (35:11) oñatiarra izan zen lehenengo hamarren artean sailkatu zen debagoiendar bakarra. Haren atzetik sailkatu ziren lehenengo hogei korrikalarien artean: Iker Larrea antzuolarra, 11. tokian; Iker Herran bergararra, 13. tokian; Roberto Zurro bergararra, 15. tokian; Javier Irazabal elgetarra, 16. tokian;eta, Edu Moreno bergararra, 20. tokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak