Domingo Iralako lanak geldi egongo dira enpresak lanekin jarraitu edo ez erabaki arte

Txomin Madina Milikua 2007ko mar. 8a, 09:47
Bergarako Udalak eta Ozio Eraikuntzak enpresak geldirik dauden Domingo Irala kaleko lanen inguruan bilera egin dute. Enpresa ordainketa etendura egoeran dagoela eta, administratzaile berriak izendatu arte, ez dute lanen inguruko erabakirik hartuko.

Otsailaren 15etik Ozio eraikuntzak enpresa ordainketa etendura egoeran dagoela jakinarazi doten enpresako arduradunek Bergarako udalari. Ozio enpresak beste hainbat lan ere egin ditu Bergaran, besteak beste Artekale, Goenkale eta Mizpirualdeko lanak.

Erabakiaren zain

Enpresako administratzaile berriak izendatzeko esperoan daude orain, hauek egingo baitute egoeraren azterketa, eta beren erabakia izango baita lanekin jarraitzea edo hauek likidatzea. Gaur edo bihar egingo omen dituzte izendapenak, eta Victoriano Gallastegi alkateak esan digunez, Bergarako Udalak Domingo Irala kaleko lanen egoerari urgentzia ematea eskatuko du. Izan ere, kale hau Bergarako gune komertzial garrantzitsua izatez gain, oinezko ugari ere biltzen dira bertan.

Amaitzeko eperik ez

Lanak amaitzeko ez dute oraindik eperik zehaztu. Azkenean ez bada Ozio enpresa hauetaz arduratuko dena, beste sustatzaile bati esleitu beharko baitzaizkio. Udalak, baina, galdutako denbora ahalik eta azkarren errekuperatzeko nahia azaldu du.

Bitartean, segurtasuna bermatzeko lanak

Dena dela, udaleko langile taldeak segurtasuna bermatzeko hainbat lan egin ditu: besteak beste, argia eta gasarendako irekita zeuden zuloak estali dituzte, eta Domingo Iralako komertzioetara sarbidea errazteko pasabide batzuk ere jarri dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak