Domingo Iralako komun publikoak zabalik daude gaurtik aurrera

Maider Arregi 2008ko aza. 7a, 11:40
Emakumeendako eta gizonendako komun bana daude, biak urrituendako egokituak, eta umeei fardelak aldatzeko tokia ere badago. Edonork erabili ditzake beraz gaurtik aurrera.

Cavern tabernaren eta Maya jantzi dendaren artean daude Domingo Iralako komun publikoak. Ate nagusia zabaldu eta pasillo bat dago barruan. Pasillo horretan bi ate daude: batetik emakumeendako komunera sartzen da eta bestetik gizonendakora. Biak daude egokituta urritasunak dituztenendako. Pasilloaren erdian, umeei fardelak edo arropa aldatzeko tokia dago: umeen alda-lekua. Orain arte ez zegoen inon horretarako tokirik, baina hemendik aurrera, bai.

Ordutegia izango dute

Domingo Iralako komun publiko horiek ordutegia izango dute, ez dira egun guztian zabalik egongo. Gauetan, adibidez, itxita egongo dira. Hauxe da zabalik egongo diren ordutegia: 10:00etatik 21:00etara.
Komun horien garbiketa zerbitzua ere lotuta du dagoeneko Udalak.

Usondon ere bai

Domingo Irala kalean ez ezik, Usondo parkean eta autobus geltokian ere badaude komun publikoak eta zabalik jarraitu dute. Berriak eginagatik ez dituzte aurretik zeudenak itxiko.
Irailean zabaldu zuten Domingo Irala kalea baina kaleko tresneria poliki-poliki ari dira jartzen. Lorategiak apaindu dituzte dagoeneko, eta zuhaitz batzuk jartzea falta da orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak