Domingo Iralako komun publikoak zabalik daude

Emakumeendako eta gizonendako komun bana daude, biak urrituendako egokituak eta umeei fardelak aldatzeko tokia ere badago.

Domingo Irala kalean egin dituzten komun publikoak zabalik daude. Edonork erabili ditzake gaurtik aurrera.

Umeendako alda-lekua
Cavern tabernaren eta Maya jantzi dendaren artean daude Domingo Iralako komun publikoak. Ate nagusia zabaldu eta pasillo bat dago barruan. Pasillo horretan bi ate daude: batetik emakumeendako komunera sartzen da eta bestetik gizonendakora. Biak daude egokituta urritasun arazoak dituztenendako. Pasilloaren erdian, umeei fardelak edo arropa aldatzeko tokia dago: umeen alda-lekua. Orain arte ez zegoen inon horretarako tokirik baina hemendik aurrera bai.

Ordutegia izango dute
Domingo Iralako komun publiko horiek ordutegia izango dute, ez dira egun guztian zabalik egongo. Gauetan, adibidez, itxita egongo dira. Hauxe da zabalik egongo diren ordutegia: 10:00etatik 21:00etara. Komun horien garbiketa zerbitzua ere lotuta du dagoeneko Udalak.

Usondon ere bai
Domingo Irala kalean ez ezik, Usondo parkean eta autobus geltokian ere badaude komun publikoak eta zabalik jarraitu dute. Berriak eginagatik ez dituzte aurretik zeudenak itxiko.
Irailean zabaldu zuten Domingo Irala kalea baina kaleko tresneria poliki-poliki ari dira jartzen. Lorategiak apaindu dituzte eta zuhaitz batzuk jartzea falta da orain.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.