Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken egunetan geldi egon dira Domingo Irala kaleko lanak. Arrazoi argirik egon ez arren, badirudi obren ardura dituen enpresa gorabeheretan dabilela. Hori da, behintzat, obrako beharginek eta Udaleko iturriek duten susmoa. Hala ere, enpresak berak ez du azalpenik eman gura izan. Egoeraren arrazoia jakiteko batzarra egingo dute Udaleko Hirigintzako arduradunek eta enpresako ordezkariek martitzenean udaletxean.