Domingo Irala kalea eta Zabalotegi aretoa egokitzeko baldintzak onartuta daude

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko ekainaren 25a

Domingo Irala kaleko lanak egiteko eta Zabalotegiko aretoa egokitzeko baldintza pleguak onartuta daude. Maiatzeko osoko bilkuran onartu zituen aurreko udalbatzak. Bi proiektuak lehiaketa publiko bidez adjudikatuko dira. Domingo Irala kalearen lehen faseko lanek duten aurrekontua 1.439.993 eurokoa da, eta Zabalotegiko aretoa egokitzekoek, 358.000 euro.

Domingo Irala kalea konpon-tzeko lanak martxoan gelditu zituzten, obrak hasi zituen enpresaren, Ozio eraikuntza enpresaren, ordainketa-etenduragatik. Herriko jaietarako zulatutako aldea tapatzea erabaki zuen Udalak, eta horixe egin zuten. Martxotik, ordea, lanek ez dute aurrera egin, eta onartutako baldintza plegu horiek, lanekin jarraitzeko pleguak dira.

Lan horiek Domingo Irala kalearen lehen faseko lanak, Irizartik Telefonicako aldapara bitarteko zatikoak, izango dira. Horiek bukatu ostean, bigarren faseko lanak hasi beharko dituzte, Irizar jauregiaren lorategia berrantolatzekoak, adibidez.

Zabalotegiko aretoa

Bestalde, Zabalotegiko aretoa egokitzeko baldintzen plegua ere onartu zuen aurreko udalbatzak. Areto hori ez dago ikuskizunak egiteko moduan, eta legeak eska-tzen dituen beharretara egokitu behar dute. Asmoa da areto horretan formatu txiki eta ertaineko ikuskizunak eskaintzea. Egokitutako areto horrek 120-150 lagunendako tokia izango du, gutxi gorabehera. Behin lanak enpresa bati adjudikatuta, zortzi hilabeteko epea izango du obrak bukatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak