Domingo Irala irailaren 1ean zabalduko dute

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko uzt. 24a, 11:26
Hainbat hiri tresneria udazkenean jarriko dute: landaretza eta, agian, komunak, besteak beste.

Uztailaren 31rako bukatu behar zituzten Domingo Irala kaleko obrak, baina ikusita lanak epe barruan ezingo zituztela bukatu, epea luzatzeko eskatu dio Udalari lanak egiten ari den Amaral eraikuntza enpresak. Udalak hilabeteko luzapena eman dio; hau da, abuztuaren 31ra arte. "Irailaren 1erako bukatuta egon behar dute", dio Agurne Barruso alkateak.


Hiri tresneria, udazkenean

Hala ere, lanak orain bukatu arren, litekeena da hainbat hiri tresneria udazkena arte ez jartzea. "Landaretza, adibidez, udazkenean jarriko da, orain ez delako horretarako sasoi egokiena", dio alkateak. Komun publikoak dira aurrerago jarriko duten beste elementu bat; ez dira irailaren 1ean zabalduko, ziurrenez. Ormazabal hotelaren eta ondoko eraikinaren artean jarriko dituzte komun publikoak, baina oraindik erabakitzeke dago noiz egongo diren erabiltzeko moduan. "Emakumeendako eta gizonendako komunak ez ezik, umeak aldatzeko gela bat ere egongo da txoko horretan", aurreratu du Agurne Barrusok.

Trafikoa murriztu 
Lur azpiko harguneak sartuta eta azpiegitura guztia eginda, galtzada-harriak jartzen segiko dute datozen egunetan. "Denbora beharko dute galtzada-harriak jartzen, baina horixe izango da azken pausoa; hiri tresneria sartzea faltako da gero. Bestalde, Domingo Irala ez da oinezkoendako bakarrik izango, ibilgailuendako bide estu bat egongo da. Galtzada-harrien gainetik pasako dira autoak, trafikoa murriztu gura dugu horrela. Zamalanetarako tokia egongo da, hala ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak