Domina ugari Beti Bustiko kirolariendako

Mireia Bikuña 2009ko abe. 1a, 13:43
Aste bukaeran parte hartu zuten Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketatan. Aipagarrienak dira Josu Mentxakak, Beñat Lizarraldek eta Patxi Ugaldek lortutako emaitzak.

Zarautzen jokatutako Gipuzkoako surf-kayak txapelketan Beti Bustiko sei piraguistak hartu zuten parte. Gazte mailan Josu Mentxakak lehen tokian bukatu zuen; eta kadete mailan Beñat Lizarralde bigarren sailkatu zen, Patxi Ugalde hirugarren eta Jokin Labaien zazpigarren.

Euskadiko txapelketa

Bestalde, domekan jokatu zuten Bidasoa ibaian Euskadiko txapelketa. Guztira, 62 piraguista lehiatu ziren, tartean Beti Busti elkarteko bost kide. Beñat Lizarralde eta Patxi Ugalde bigarren tokian sailkatu ziren. Bestalde, kadete mailan Iñaki Usabiaga bosgarren lekuan sailkatu zen, eta Aritz Gimbert zazpigarren tokian.
Aurreko aste bukaerako txapelketekin denboraldia bukatutzat eman dute federatutako piraguistek. Federatuta ez daudenek Hernaniko proban parte hartuko dute hilaren 12an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak