denborak jaitsi
Bergarako entrenatzaile Neritzel Albisua gustura zegoen: "Denboraldia Gipuzkoako txapelketari begira antolatzen dugu, eta urtean zehar egindako lana erakusten dugu. Gure igerilariek euren denborak jaitsi dituzte, lana ondo egiten dugunaren seinale! Gainera giro bikaina egon da harmailetan".
Bergararren artean emaitza onena Nielka Ibargurenek egin du: 200 bularrean bigarren sailkatu da eta 100 bularrean hirugarren. Bestalde, errelebo-probetan lan ona egin dute bergararrek. Nielka Ibarguren, Mikel Labaka, Ander Franco eta Urki Ibarguren bigarren sailkatu dira 4x50 estiloko erreleboan. Donostian ikasten diharduen Ana Balentziaga bergararrak Bardulia taldeko kide modura hartu zdu parte.
Oñatiarren emaitzak
Aloñako ordezkariek ere gustura bukatu dute txapelketa. "Lan polita egin dugu. Igerilari batzuek euren denborak jaitsi dituzte, eta beste batzuek Euskadiko txapelketarako minimak lortu dituzte", esan zdigu bukaeran Aloñako entrenatzaile Xabier Infantek.
Ander Zarketak denbora onak egin zditu 50 eta 100 bizkarrean; baina, batez ere, Kepa Alberdik egindako lana azpimarratu digu Infantek: "Zazpi urte egon da probetan parte hartu barik, eta lan txukuna egin du. 100 estilotan hirugarren sailkatu da". Bestalde, Ane Sanz de Galdeanok 200 krolean eta 100 bizkarrean, eta Nerea Elortzaren emaitzak aipatu behar ditugu. Biak ala biak egongo dira Euskadiko txapelketan.
Izan ere, horixe da Bergarako eta Aloñako igerilariek duten hurrengo erronka, aste bukaeran Ordizian eta Santurtzin jokatuko diren Euskadiko txapelketak.
Bergarako taldetik Nielka Ibargurenek, Mikel Labakak, Urki Ibargurenek, Ander Francok, Jon Mujikak eta Xabier Labakak parte hartu dute. Ane Balentziaga ere txapelketan egongo da.
Ander Zarketa, Aitor Uriarte, Mikel Biain, Mikel Ugarte, Amaia Tatiegi, Ane Sanz de Galdeano, Sara Zubia, Ainhoa Tatiegi, Helene Ugarte, Nerea Elortza, Nerea Uriarte eta Maria Abeijon izango dira Aloñako ordezkariak.