Domina ekarri du Mirian Pascualek

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko maiatzaren 18a

Kirol egokituko Dordoka taldeko kideak Logroñon izan ziren aurreko aste bukaeran, Espainiako atletismo txapelketan. Hain justu, Mirian Pascual bergararrak eta Sonia Medina ermuarrak hartu zuten parte txapelketan, biak ala biak pisu jaurtiketan. Pascual bigarren izan zen 3,40ko markarekin eta Medina laugarren, 2,71koarekin. Datoren aste bukaeran hilaren 22, 23 eta 24an, Espainiako Slalom txapelketa jokatuko da eta parte hartuko du Aritz Bikuña bergararrak, Leonen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak