Domekan, hilak 13, X. batzar nagusia egingo dute Bergarako Erreileno eta Tostoein kofradiako kideek

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ira. 8a, 15:43
Urteurren berezi hori ospatzeko Bergarako Orkestra Sinfonikoko soka taldeak Alfredo Gonzalez Chirlaquek Bergarako kofradiari idatzitako pieza estreinatuko du osoko bilkuren aretoan. Ohorezko kofrade izendatuko dituzte Susanne Bernais belgiarra, Jesus Mari Lazkano margolaria, Mikel Laskurain aktorea eta Edu Muruamendiaraz dantzaria.

Urteroko kapitulua prest dute Bergarako Erreileno eta Tostoien kofradian. Domekan, hilak 13, egingo dute. Atzo aurkeztu zuten ekitaldia Anttoni Canseco kofradiako presidenteak, Fernando Ibañez idazkariak eta Bitoriano Gallastegi diruzainak.

Ohorezko lau kofrade berri

Izendatuko dituzten ohorezko lau kofradeen izenak eman zituzten ezagutzera atzoko agerraldian: Susanne Bernais belgiarra, Jesus Mari Lazkano margolaria, Mikel Laskurain aktorea eta Edu Muruamendiaraz dantzaria izango dira, hain zuzen ere.

Hamargarren urteurrena

Aurtengo kapitulua, baina, berezi izango da oso, izan ere 10. kapitulua ospatuko dute Bergarako kofradiako kideek. Hori horrela, osoko bilkuren aretoan 12:15ean hasita egingo den kapituluan kontzertua eskainiko dute Bergarako orkestra sinfonikoko soka taldeak, 12 kide guztira. Hiru pieza izango dira, tartean, Alfredo Gonzalez Chirlaquek kofradiari egindako pieza, 'Ospakizun preludioa' izenekoa.
     Bergarako kofradiako 18 kideek 20 bat kofradiako ordezkariak espero dituzte domekan, eta Bergarako herritarren parte hartzea eskatu dute. Horrelako ekitaldiek, esan dute, Bergara ezagutzera emateko balio dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak