“Nabarmendu behar da Info7 irratiko albistegiak ematen jarraituko dugula, 14:00etan eta 20:00etan”, esan du.
Beste batzar bat domekan
Irratsaioak guztiz lotzeko, beste bilera bat egingo dute Txapa Irratikoek domekan, 19:00etan gaztetxean. “Gogoratu irratsaio propioa egin gura duenak ateak zabalik dituela irratian”, dio Juaristik. Gainera, bileran landuko duten beste gai bat izango da Bergarako 27 musika talderekin egin zuten Txaparrada musikala.
Irratia entzuteko
Arrosa irrati sareak ematen dituen aukerak aprobetxatuko dituzte aurten ere Txapa Irratikoek. Hala, beste irrati libre batzuk jarraitu ahalko dira Bergaran. Bi bide daude: FM 97.25ean edo interneten www.txapairratia.org helbidean.