Domekako finalerako sarrerak enkargu bidez har daitezke

Xabier Urtzelai 2009ko eka. 9a, 10:54
Bergarako pilotariek domekan jokatuko duten Herri Arteko Finala prestatzen igaroko dute astea. Bihar, eguaztena, dute pilota aukeraketa Atano pilotalekuan, eta domekan hara itzuliko dira Hernaniren kontra finala jokatzera (10:30). Bergarak 700 sarrera izango ditu finalerako, eta dagoeneko enkarguz har daitezke sarrerak.

Domekako finalera joan gura duenak 636 371 591 telefono zenbakian eska ditzake sarrerak, eta pilota elkartekoek eguenetik aurrera banatu ahal izango dituzte sarrerok. Hala, partidurako sarrerekin batera klubak jarriko duen autobusean joan nahi duen ala ez erantzun beharko da, eta baita partidu ostean Añotan bazkaltzera geratuko den ala ez. Izan ere, hori da pelota taldekoen asmoa, jaialdiaren ostean ikusle eta pilotariek denek elkarrekin bazkaltzea.

Prezioak:

Kantxan sarrera 12 euro.

Errebotean eta lehenengo solairuko sarrera 6 euro.

Bazkaria 28 euro.

Autobusa 5 euro.

Domekan, 08:30ean irtengo da Bergarako pilota elkartekoen eta pilotarien gurasoekin beteko den autobusa. Bergarako zaleak eramango dituen autobusa, berriz, 09:00etan irtengo da, autobus geltokitik.

Sarrerak hartzeko Bergarako pilotalekuko leihatila irekiko dute eguenetik zapatura arte:

Eguena:  18:00-20:00.
Egubakoitza:   18:00-20:00.
Larunbata:  12:00-14:00, 16.30-19:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak