Bost hilabetetako lanak
Lau bat kilometro horietan egitura berritzeaz gain, egokitu egingo dira bi zubiren eta azpiko bi pasabideren euste sistemak. Beste aldetik, zortzi bide tartetan hormigoizko arekak jarriko dituzte, 1,50 metroko zabalerakoak, guztira 2,8 kilometro osatzen dutela. Beste bide tarte batzuetan ere jarriko dituzte hormigoizko arekak.
Diputatuen Kontseiluak onartu du lehiaketara ateratzea GI-627 errepidearen zoruaren egitura 42,360 eta 46,100 kilometro puntuen artean zaharberritzeko lanak. Lehiaketako aurrekontua 1.824.720 euro da eta lanak bukatzeko epea bost hilabete dela aurreikusten dute.