Devotchka taldearen kontzertua Oñatin

Mireia Bikuña 2009ko api. 28a, 19:08
Denvergo laukoteak eta Sevillako Pony Bravo taldeak Gaztemaniak! kontzertua egingo dute domekan Oñatiko gaztelekuan, 20:00etan.

Askotariko musika estiloak

Devotchka taldea Little Miss Sunshine filmeko soinu bandan parte hartu zuelako egin zen ezagun. Gainera, lan harengatik Grammy sarietarako izendapena jaso zuen.
Soinu aparta eta bitxia egiten du laukoteak, eta horri esker arrakasta lortu dute.
Euren eragin musikalak eta erabiltzen dituzten instrumentuak kontuan hartuta, musika garaikidearen kanonetatik erabat aldenduta daudela diote adituek. Musika estiloari dagokionean etiketa ezberdinak jarri dizkiote kritikoek: folk musika, polka, zirkuko musika, punk folk-a  edo rock-and-rolla egiten dutela esaten dute. Askotariko estiloetako ukituak dituzte.

Disko berria

Devotchka taldeak A Mad & Faithfull Telling lan berria aurkeztu du taula gainean.
Nikc Urata, Tom Hagerman, Jeanie Schroeder, eta Shawn King dira taldeko kideak.

Pony bravo

Estatubatuarren aurretik, 2006an sortutako Pony Bravo taldeak joko du. Sevillako taldeak rock-and-rolla egiten du, baina beste  ukitu batzuk ditu; besteak beste, AEB-etako rockaren eta blues flamenkoaren; Afrikako eta Andaluziako musikaren; western-aren eta koplaren ukituak.
Daniel Alonsok, Dario del Moralek, Pablo Peñak  eta Javier Riberak osatzen dute taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak