Dena gertu domekako jairako

Jon Berezibar 2007ko urr. 5a, 14:58
Bergarako kilometroen jaiaren hasiera-ekitaldia 09:30ean izango da. Aurtengo jaiaren koordinatzaile Unai Azkaratek egingo ditu aurkezle lanak eta eskolako kideekin batera hainbat ordezkari politiko ere izango dira. Zinta moztu ondoren, ibilbidea egingo dute guztiek. Zirkuituak 6.510 metro izango ditu eta sei zerbitzugune daude ibilgunean zehar: ikastolakoa, Usondokoa, Matxiategikoa, Artabilakoa, Labegaraietako eta Espoloikoa. Ez da ikuskizun eta musikarik faltako ibilbide guztian zehar.

Aste gogorra izan da prestaketa eta antolaketa lanetan jardun dutenendao baina ordu gutxi falta gira jai handirako. Domekan, 09:30ean zinta ebaki eta Kilometroak 2007 jaia hasiko da.


Musika, gura eta gustu adina

Denetik dago. Baina ezaugarri batzuk nabarmendu daitezke musika talde eta bakarlariei dagokienez: ia talde guztiek oso musika dantzagarria egiten dute, gorputza astintzera animatzen dutenak.

Hala, aurkituko ditugu trikiti, ska, reggae, cumbia edota rumba doinuak; baita rock gorragoa ere, popa...

Bakarlarien artean, euskal musikako interesgarrienetakoak, lehengoak eta gaurkoak.

Gehienak Euskal Herritik datoz, baina talde katalan bikainak ere badaude.

Kilometroetako ibilbideak sei zerbitzugune ditu aurten eta gune horietan ariko dira musikariak: Aitzol Mujika, Anari, Anje Duhalde, Belceblues, EH Sukarra, Emon, Esne Beltza, Fly Shit, Gose, Kauta, Mulanbo, Nour, Oinutsik, Pantxoa eta Peio, Petti, Rauxa, Sagarroi, Samar, SKT Sekuentzia, Tapia eta Leturia & Jokin, Trapatoni eta Trikizio. Orduak eta lekuak kontsultatzeko: egitaraua.

Debagoienekoendako autobus zerbitzu berezia

Arrasate-Bergara:
15 minutuan behin aterako dira autobusak. 08:20tik 21:15era.
Bergara-Arrasate: 15 minutuan behin ere. 08:20tik 21:20ra.

Aretxabaleta-Bergara:
15 minutuan behin. 08:10etik 21:10era.
Bergara-Aretxabaleta: 15 minutuan behin. 08:20tik 21:20ra.

Eskoriatza-Bergara:
15 minutuan behin. 08:00etatik 21:00etara.
Bergara-Eskoriatza: 15 minutuan behin. 08:20tik 21:20ra.

Oñati-Bergara:
Zuzeneko irteerak, 90 minutuan behin. Arrasaterekin konbinatuta 60
minutuan behin. Zuzeneko zerbitzua: 07:45etik 21:40ra. Zerbitzu
konbinatua: 08:00etatik 21:00etara.

Bergara-Oñati:
Zuzeneko irteerak, 90 minutuan behin. Arrasaterekin konbinatuta 60
minutuan behin. Zuzeneko zerbitzua: 06:45etik 20:30era. Zerbitzu
konbinatua: 08:35etik 20:35era.

Elgeta-Bergara:
Bi orduan behin izango dira irteerak. 09:30etik 19:15era.
Bergara-Elgeta: Bi orduan behin. 09:30etik 20:30era.

Antzuola-Bergara:
07:40, 08:40, 09:15, 09:40, 10:40, 11:40, 12:10, 12:40, 13:40, 14:40,
15:15, 15:40, 16:40, 17:40, 18:10, 18:40, 19:40, 20:40, 21:30.

Bergara-Antzuola:
07:00, 07:45, 08:30, 09:00, 10:00, 10:45, 11:30, 12:00, 13:00, 13:45,
14:30, 15:00, 16:00, 16:45, 17:30, 18:00, 19:00, 19:45, 20:45, 21:15.

Oharra herritarrei, aparkalekuei buruz

Kilometroak jaia dela-eta, herriko hainbat kaletako aparkalekutyan aldaketak egingo dituzte. Ibilbidearen barneko kale batzuetako aparkalekuek zapatuan 14:00etarako hustuta egon behar dute. Ibarra, Ozaeta eta Zubiaurretik Martoko gainera arteko kaleetatik kendutrako ibilgailuendako egokitutako aparkalekua Candy enpresakoa izango da. Martoko gainetik, San Antonio kaletik eta Espoloitik kendutako autoendako aparkalekuak Urteaga kalean egongo dira, Movillas enpresa egondako orubean. Briko-Etxe enpresaren ondoko aparkalekua ere erabili ahal iango da.  Ibargarai, Fraiskozuri, San Martzial bide, A.
Fleming eta Matxiategi kaleetatik eta Oxirondo palzatik kentzen diren ibilgailuek Migel Altuna, Ipintza institutu eta San Martin de Agirre ikastetxeen patioetan utzi ahalko dituzte autoak, baita Ipintza futbol zelaian ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak